XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Historia ez da esentzia baten lerro bakarreko hazkundea: klasearteko burrukan oinarritutako prozesu bat da.

Hasiera eta bukaerarik gabeko iharduera.

KAPITALA NOLA IRAKURRI Nola irakur, ordea, Kapitala ? Hona benetako koska.

Zenbait kontseilu praktiko ematea komenigarri izan daiteke, hortaz (11) .

Lehenengo eta behin, ez da hasi behar lehen liburuaren lehen atalaren lehen kapitulutik.

Hain zuzen ere, hasiera-hasieran aurkitzen baitira oztoporik handienak.

Merkantzia eta moneda aztertzen den sekzio edo atalean, prezeski.

Hobe da, beraz, bigarren ataletik hasita:Dirua kapitala bilakatzea delakotik; hauxe da, gainera, liburuaren muin-muina, plusbalioaren teoria.

Marxen aurkiketa nagusia ekonomian, Engelsek esan bezala.

Plusbalioan datza kapitalismoaren lapurreta, kapitalistaren irabazi iturria.

Langileek zailtasunik gabe irakur dezaketen zatia da, egunero nabaritzen duten explotazio kapitalistaren teoria zientifikoa denez.

Ondorenean datozen bi atal trinko baina argietan (III eta IV) plusbalioaren bi elementu funtsezkoenak ikutzen dira: plusbalio absolutua eta plusbalio erlatiboa.

Lan egunaz ari delarik, nola klase kapitalistak lanaldia gehitzera jotzen duen, eta langile klasea nola betidanik lanorduak gutxitzearen alde burrukatu den azaltzen du Marxek (12) Gaurregun, asteko lan iharduera 40 ordukoa da, bataz beste, baina horretaz kanpo, ordu extrak lan beltza, lan ebentuala eta era honetako maltzurkeriak asmatu dituzte produkziobideen jabeek. Europa aldeko sindikatuek astean 35 orduko lanaldia, 6 astetako oporrak eta jubilazioa 60 urterekin izatea eskatzen dute orain.

Kapitalaren IV Atala, izenburu bezala Plusbalioerlatiboaren produkzioa daramana da.

Hauxe da gaurregungo explotaziobide nagusia.

Industri ekipamenduaren haunditzea aipatzen du hor Marxek.

Teknika eta makina berriak sartuz eta lanaren erritmoa biziagotuz lortzen da produktibitatea gehitzea.

Ondoren, tekniko samarra den V Atala (Plusbalioaren produkzioari buruzko ikerketa berriak) albora utzi eta VI Atalari heldu.

Soldata era ezberdinak aztertzen ditu hemen Marxek.

Soldataren arazoa bizitza maila deitu ohi denarena, azken buruan, klase burruka kontua dela frogatzen du.

II eta VI Ataletalik zera atera daiteke, konklusio moduan: Sistema kapitalistaren joera jenerala den lan eguna gehitzearen eta soldatak jeistearen aurka altxatu behar duela langileriak.